[BIDEOA]: "Durangon lortu dugun ordezkaritza Jesus Mari Pedrosari eta haren familiari eskaini gura diogu"

Ekaitz Herrera 2023ko eka. 5a, 12:29

Gaur 23 bete dira ETAk Jesus Mari Pedrosa, Durangoko Alderdi Popularreko zinegotzia, hil zuenetik. PPko ordezkariek lore eskaintza egin dute hilerrian, eta egunotan zabalduriko mezua berretsi dute. EH Bildu agintetik kentzeko asmoa agertu dute, "duintasun demokratikoa" argudiatuta.

Alderdi Popularreko ordezkariak Durangoko hilerrian izan dira goiz honetan, Jesus Mari Pedrosa alderdikideari lore eskaintza egiten. Bertan izan dira Carmen Hernández, Pedrosaren alarguna eta familiako beste hainbat kide ere. Ordezkari politikoen artean, Carlos García, datorren legegintzaldian Durangon Alderdi Popularreko ordezkaria izango dena; Carlos Iturgaiz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako PPko presidentea, eta Raquel González, Bizkaiko PPko presidentea egon dira. Garcíak "Pedrosari, haren familiari eta ETAren terrorismoak Durangon hildako 13 kideei"  eskaini die udal hauteskundeetan lorturiko ordezkaritza. Arnaldo Otegiri, EH Bilduko koordinatzaile orokorrari ere zuzendu zatzaio. Koalizio subiranista agintetik kenduko duena "Ayusoren, Feijooren edo Carlos Garcíaren Alderdi Popularra barik, Jesus Mari Pedrosaren, Miguel Ángel Blancoren edo Consuelo Ordóñezen Alderdi Popularra" izango dela esan du. Carlos Iturgaizek, Euskadiko Alderdi Popularreko presidenteak ere norabide horretan egin du berba. "Duintasun demokratikoagatik" EH Bildu agintetik kenduko duela adierazi du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!