Durangoko EAJk azaldu du elkarrizketa saioak hasiko dituela ordezkaritza lortu duten alderdi politiko guztiekin, "PSE-EE lehenetsiz". Jeltzaleek datozen lau urteetarako gobernu akordioa zehaztu gura dutela adierazi dute. Hauteskunde programak "kontratastu" gura dituzte gainerako alderdiekin, durangarren "bizi kalitatea hobetzeko beharrezkoak eta erabakigarriak" izango diren proiektu komunak identifikatzeko eta "ahalik eta adostasunik zabalenak" lortzeko. Mireia Elkoroiribe alkategaia buru dela egingo dituzte bilerak.
Bestalde, Izaskun Urienek, Durangoko Uri Buru Batzarreko lehendakariak azpimarratu du jeltzaleen helburua Durango hobetzeko lan egitea izango dela. "Leial izango gatzaizkio Aurrera Batera kanpainako gure leloari, bat egiten badugu ez baitut zalantzarik Durangok aurrera egingo duela eta askoz ere gehiago hobetuko dela", azaldu du Urienek.