Udal eta foru hauteskundeak

[SARE SOZIALAK] Durangoko alderdien eta liderren erreakzioak sare sozialetan

Anboto 2023ko mai. 29a, 14:24

Hauxe da alderdi politikoek eta alkategaiek sare sozialetan zabalduriko erreakzio sorta .

Hauteskunde egunaren biharamun honetan, bateko zein besteko alderdi politikoek haien mezuak zabaldu dituzte sare sozialetan. Ima Garrastatxuk (EH Bildu) adierazi du jasotako babes guztia "lanez" itzuliko duela. Mireia Elkoroiribek (EAJ) egoera "sakontasunez" hausnartuko duela adierazi du, eta gaineratu du "gobernatzeko akordioak lortzea" tokatzen dela orain. Horretarako giltza Alderdi Popularrak izan dezake, PSE-EErekin batera. Caros Garcíak (PP) sare sozialetan zabaldu du EH Bilduk "alkatetza galdu" duela bere eserlekuari eskerrak. Bien bitartean, Herriaren Eskubideak Durangon landutako herri proiektua "dinamitatzea" leporatu dio Elkarrekin Podemosi. Azken alderdi honetako David Hernández hautagaiak "hausnartzeko eta autokritika egiteko" momentua dela adierazi du, bere taldeak ez duelako ordezkaritzarik lortu Durangoko udaletxean. Durangoko PSE-EEk, oraingoz behintzat, ez du adierazpenik egin sare sozialetan.

ERREAKZIOAK SARE SOZIALETAN

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Mireia Elkoroiribe (@mireiaelkoroiribe)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!