Proposamen horretan, Gaitasun Handiko Zentroa eta parke handi bat etxebizitzekin eraikiko dituztela jakitera eman dute. “Gure proposamenak aukera berriak sortuko ditu Durango herritarrentzako udalerri atseginagoa izan dadin, Ezkurdi inguruan gune atseginagoak izango dituena” esan du Mireia Elkoroiribek.
Gainera, Durangoko EAJren alkategaik gogorarazi du garrantzitsua dela botoa ematera joatea. “Nik EAJren aldeko botoa eskatzen dut, aurrera egiteko benetako aukera bakarra delako. Baina pertsona bakoitzaren aukera edozein dela ere, garrantzitsua da botoa emateko dugun eskubidea baliatzea”, bukatu du Elkoroiribek.