Talde moreak adierazi duenez, "Durangoko herritar guztiek aukera berdinak" izan ditzaten, "hizkuntza politikan egin behar den lehenengo gauza Udal Euskaltegian euskara ikastearen doakotasuna bermatzea da". "Gaur egungo sistema, lehenik eta behin ordaintzen duzuna eta, ondoren, onartzen baduzu, dirulaguntza bidez itzultzen dizuna, ez da bideragarria, aurrera egin ahal izateko, diru hori ez duen jendeak ikaskuntza eskura izatea eragozten duelako", esan du Hernandezek. Hori dela eta, Elkarrekin Podemosek Durangon euskara ikasketen "%100" lagundu gura du diruz.
Arte eszenikoen udal eskola
Bestalde, talde moreak iragarri du "kulturaren aldeko apustua" egin eta "kulturarako sarbidea bermatu" gura duela, "herrian sortzen den kultura" ere bultzatuta. Hernándezek iragarri du gobernatzera iritsiko balitz "arte eszenikoen udal eskola bat" sortuko duela. "Dantza eta antzerkia bezalako arteetarako sarbidea demokratizatu behar da, eskola hori Durangoko ekosistema kulturalaren parte izango litzatekeelako", azaldu du.