"San Faustoko jendea gara, Landakokoa, San Rokekoa, eta jendearekin modu naturalean egon gura dugu, denok berba egin ahal izateko, ez alderdi tradizionaletako mitinek bezala. Horregatik uste izan dugu elkartzeko modurik onena herriko talde baten kontzertua dela", azaldu du Jorge Varela alkategaiak.
Alderdi independenteak esan du egunotan "jende asko" hurbildu dela Andramari kaleko 15. atarian ipini duten egoitzara. "Pertsona horietako askok hauteskunde-programa eta proposamenak egiten parte hartu dute azken 4 hilabeteetan, egoitza horretan", azaldu dute. Herriaren Eskubideak "Durangon gertatzen dena Durangon erabakitzen" jarraitu gura duela adierazi du.