Honako hauek dira Durangoko EH Bilduk, gobernua mantenduko balu, legegintzaldiko lehen 100 egunetan martxan ipini gura dituen "konpromisoak":
- Osasun sailburuari deitzea, Durangoko osasungintzaren "egoera tamalgarria" azaltzeko eta "neurri zehatzak har ditzan lan mahai bat eskatzeko".
- Antso Estegiz, Muruetatorre eta Madalenako obrak hastea.
- Merkatu berrirako proiektua jaso eta obrak lehiaketara ateratzea.
- Trenaren trazatu zaharra berreskuratzeko obrak lizitatzera ateratzea
- Indarkeria matxistaren kontrako programa berria martxan jarri
- 750 eguzki plaka ipintzea udal eraikinetan.
- Durango osoan LED argiak izateko obrak martxan jartzea.
- Komunitate energetikoak martxan jartzeko lehen urratsak ematea.
- Udalak jabetzan dituen 16 etxebizitza alokairuan ateratzea.
- Gernikako Udalarekin lan mahaia sortzea bi herrien kooperazio historikoan
sakontzeko. - Correos eraikina kultur etxe bihurtzeko proiektua bukatuta izatea
- San Inazioko haur parkea estaltzea