Udal eta foru hauteskundeak

Elkarrekin Podemosek "durangarren bizitza hobetzeko" 25 proposamen aurkeztu ditu

Anboto 2023ko mai. 25a, 13:28

Proposamenek Durangorako gura duten "hiri eredua zelakoa izango den zehazteko" balioko dute, David Hernández alkategaiaren berbetan.

Honako hauek dira talde moreak proposaturikoak:

  1. Udaleko Elikadura Kontseilua sortzea. Lur-bankuen, hiri-baratzeen edo pilaketa-zentroen eskuragarritasunetik hasi eta elikagaiak alferrik galtzearen aurkako elkartasun-sare bat abian jarri arte.
  2. Tokiko energia-komunitateak sortzea: energia berriztagarri merkeagoa sortzea, parte- hartzea eta autokontsumoa ahalbidetzeko.
  3. Kutsadura akustikoari buruzko azterlan bat egitea.
  4. Txakurren gorotzak jasotzeko poltsa biodegradagarriak eta hauek biltzeko ontzi egokiak eskura jartzea.
  5. Oroimenaren baso bat sortzea: hildakoen oroimenerako espazio laiko bat, haien errautsak zuhaitz txikietan txertatzea posible izan dadin.
  6. Haur-parkeak: egun daudenei eta sortu berri diren guztietan estalitako guneak gehitzen joatea, eta jolas inklusiboak instalatzea.
  7. Haurreskola bat eraikitzea Landakon.
  8. Irakurketa erraza ezartzea udal-araudi eta komunikazio guztietan,
  9. Tokiko memoriaren zentro bat sortzea, memoria demokratikoaren eta historikoaren elkarteen laguntzarekin.
  10. Aniztasun funtzionala duten pertsonen laneratzea sustatzea.
  11. Gazteen eta adinekoen kolektiboentzako, cohousing plan pilotua bultzatzea.
  12. Udalaren tramite administratibo eta burokratikoak erraztea.
  13. Haur eta gazteentzako laguntza psikologikorako udal zerbitzua martxan jartzea.
  14. Espazio publikoetan hilekoaren higienerako doako produktuak ematea.
  15. Haurrak zaintzeko udal-zerbitzua (umezainak).
  16. Arte eszenikoen udal eskola bat sortzea (dantza eta antzerkia).
  17. Talde feministekin batera, indarkeria matxisten aurkako plan integrala sortzea.
  18. Udal Lankidetza Kontseilua sortzea.
  19. Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako Udal Plana sortzea.
  20. Durangoko Gazte Gauak: aisialdi programa gazteentzat.
  21. Adinekoek parte hartzeko Kontseilua sortzea.
  22. Durango Kirolak-en jarduera, espazio eta ordutegien eskaintza handitzea eta azpiegiturak hobetzea.
  23. Udaleko ordezkarien eta goi-kargudunen agendak eta beraien eginkizunei lotutako gastuak argitara ematea.
  24. LGTBIQ+ pertsonei laguntzeko zerbitzu bat sortzea.
  25. Auzoei arreta ematea:auzo bakoitzak bere jarduerak garatu ahal izateko gizarte-ekipamendu guztiak aurrekontuz hornitzea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!