Durangoko EAJk "elkarrengandik urrunen dauden eremuak eta erdigunea lotuko dituen minibus elektriko egokitua" ipini gura du. "Aramotz, Tabira eta San Fausto, Durangoko auzo guztiak lotzea proposatzen dugu, mugikortasun iraunkorra eta unibertsala bermatuz, auto pribatuaren erabilera minimizatuz" azaldu du Mireia Elkoroiribe alkategaiak.
TAOren berrikuspena
TAO zerbitzuak "gabeziak" dituela eta, EAJk zerbitzua berregokitu gura du berau Durango osora hedatuta. Dentsitate txikiko eremu bi salbuetsiko lituzke. Jeltzaleek "egoiliar guztiek eskubide bera" izan dezaten gura dute, "etxetik gertu aparkatzeko". Alde Zaharreko bizilagunei dagokienez, esleituta dituzten eremuak "berrikusi" gura dituela azaldu du EAJk.