Durangoko EH Bilduk aire zabaleko kirol instalazio berriak egin gura ditu Txibitenan, "kirolaren eta bizitza osasungarriaren aldeko apustua" eginda. Open gimnasio zaharraren ondoan erabilera anitzeko zenbait kantxa eta frontoi bat eraikitzeko asmoa agertu dute. Proiektua inguru horretan eraikitzen dabiltzan urbanizazio berriarekin batera garatuko lukete, "bizilagunekin lankidetzan".