Udal eta foru hauteskundeak

Durangoko Elkarrekin Podemosek "indarkeria matxistaren kontrako plan integrala" egitea proposatu du

Anboto 2023ko mai. 24a, 11:59

David Hernández hautagaiak "politika feminista ausartak" aldarrikatu ditu, "genero ikuspegia Udaleko arlo guztietara eta udal jarduera guztietara" zabaldu dadin.

Hernández "kezkatuta" agertu da indarkeria matxistari loturiko datuek "gora egin" zutelako 2022an. Horri aurre egiteko "konpromiso irmoa" agertu du, eta plan integral bat sortzea proposatu. "Funtsezkoa da sexu-jazarpeneko edo genero-arrazoiengatiko protokolo bat sortzea, udalerrian arau bihurtuko dena, eta, horrez gain, biktimen aurkako erasoak prebenitzeko segurtasun-protokoloak ezartzea, urruntze-agindurik dagoen edo ez kontuan
hartu gabe", azaldu du Hernándezek.

"Zifrak berriro argitaratzeko beharra"

Elkarrekin Podemosen arabera, "indarkeria matxistari loturiko kasuen zifrak berriro argitaratu behar dira", Durangoko "mugimendu feministak eskatzen duen bezala". Bestela, "ikusten ez dena ez da existitzen", Hernándezen arabera. Koalizio moreak proposaturiko beste prebentzio neurri bat "emakumeen, neskatoen eta LGTBIQ+ pertsonen aurkako indarieria digitala desagerrarazteo" kontzientziazio eta prebentzio neurriak abiaraztea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!