EH Bilduk Bizkairako eredu industrial berri baten alde egingo duela adierazi du. Durangon ipini dute fokuetako bat, zehazki, Eguzkitzako industrialdean. Urki-Hegoalde saihesbidea bukatzeko lanak martxan daudela eta, Ima Garrastatxu hautagaiak esan du etorkizunean enpresa berriak etorriko direla bertara. Jada, "Durangon finkatzeko interesa agertu duten enpresak" badaudela gaineratu du.
Bestalde, Bizkaiko Ahaldun Nagusi izateko Iker Casanova hautagaiak "beharrezkotzat" jo du "industria politika ekintzailea" martxan jartzea, "Durangoko eta Durangaldeko biztanleen premiekin bat etorrita". Proposamen hori EH Bilduk "egungo eredu industrialari buruz egin duen diagnostikoan" oinarritu du hautagaiak.