Udal eta foru hauteskundeak

Elkarrekin Podemosek 'Memoriaren Basoa' sortu gura du Durangon

Anboto 2023ko mai. 22a, 15:27

Talde moreak hildakoak agurtzeko eta gogoratzeko gune laiko bat sortu gura du.

Durangoko Elkarrekin Podemosek gune laiko bat sortu gura du, gertukoren bat galtzen duten senideek eta lagunek oroimenerako leku "atseginago eta eramangarriago" bat izan dezaten. "Hilerriak oso leku hotzak dira, eta batzuetan latza izaten da haietara joan behar izatea", esan du David Hernández hautagaiak. Gune horrek errautsak naturan botatzeari buruzko "eztabaida irekiari" erantzungo liokeela ere iritzi dio Hernándezek. 

Aldaxketatik hasita, basoa

Talde morearen proposamena errautsez beteriko kutxak zuhaitz aldaxka batekin entregatzea da. Aldaxkak landatuta, errauts kutxa bideodegradagarria konpost bihurtuko litzateke, azkenik, hortik basoa sortzeko. Zuhaitz bakoitzaren ondoan hildakoaren omenezko plaka ipini ahalko litzatekeela iradoki du Elkarrekin Podemosek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!