Udal eta foru hauteskundeak

Auzokrazia eta Stop plataformak hauteskunde programa aurkeztu du Durangon

Anboto 2023ko mai. 19a, 17:15

Juan Carlos Poderoso durangarrak, AP-8 Peajerik ez! plataformako bozeramaileak, Pinondon aurkeztu du proposamen politikoa.

Auzokrazia eta Stop plataforma Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskundeetara aurkeztuko da. Tartean dago Juan Carlos Poderoso,  autopistako bidesariaren kontrako ekintzaile durangarra. Goiz honetan, Poderosok eta Santi Uranga kideak, Auzokrazia eta Stop plataformaren proposamen politikoak aletu dituzte. 

Autopistako bidesaria kentzeko asmoagaz batera, plataformak beste hainbat neurri hartu gura ditu: Zergak gutxitu eta aberastasuna hobeto banatu, aurrezki kutxak berreskuratu, ura era komunal batean kudeatu, covid txertoaren inolkulazioaren aurrean terapia alternatiboak bultzatu, ideologizazioa eta sexualizazioa geratu, konfinamenduak gelditu eta elikadura ekologikoa bultzatu gura dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!