EH Bilduk Durangoko Udalak eta Garraio Sailak 2021eko anenduan adostu zuten puntuetako bati heldu dio. Garai bateko trenbidearen trazadura berreskuratu gura dute, bertan bizikletentzako zein oinezkoentzako Bide Berdea egiteko. EH Bilduk hiru fasetan egin gura du pbra, 950.000 euroko aurrekontuagaz. Ima Garrastatxu hautagaiak esan du "mugikortasun eredu jasangarriago baten aldeko lanean" jarraitu gura duela.