Udal eta foru hauteskundeak

Herriaren Eskubideak 10 proposamen aurkeztu ditu Durango "bizi gura izateko lekua" izan dadin

Anboto 2023ko mai. 18a, 14:19

Alderdi independenteak Durango "berriro ere eskualdeko erreferentzia" izatea gura du.

Honako hau da Jorge Varela buru duen hautagaitzak, "Durango bizi gura izateko lekua" izan dadin, aurkeztu duen proposamen sorta:

  1. Alokairu sozialera bideratutako 500 etxebizitza egitea. Adinekoentzat, etxetik irten gura duten gazteentzat, guraso ezkongabeentzat eta dibortziatu berrientzat.
  2. Laguntza psikologikoa eskaintzeko bonuak kaleratzea. Oinarrizko osasun-zerbitzuak ere handitu gura dituzte. Lehen Arreta, pediatria, larrialdiak, anbulantzia medikalizatua eta eskualderako ospitalea.
  3. Zentro berri bat sortzea gazteek eta adinekoek jarduerak elkarrekin partekatu ditzaten.
  4. Gaztetxokoa eta ludoteka auzoetara eramatea. Txintxaunak estaltzea.
  5. Gimnasioak handitzea eta gidatutako jardueren eskaintza zabaltzea. Kirol instalazioak hobetzea eta bidegorri sarea handitzea.
  6. Berdintasuna sustatzea feminismoan, errespetuan eta inklusioan oinarrituta.
  7. Zerbitzu publikoetarako sarbidea erraztea, irisgarritasun unibertsala eta irakurketa erraza garatuta. 
  8. Udal zerbitzuak auzoetara gerturatzea.
  9. Airearen kalitatearen jarraipena egiteko sare propio bat instalatzea.
  10. Durango eskualdeko erreferente gisa berreskuratzea. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!