Udal eta foru hauteskundeak

Durangoko EH Bilduk Bakardadearen Aurkako Plana sortu gura du

Anboto 2023ko mai. 16a, 15:04

Pablo Pedro Astarloa kaleko Adinekoen Etxea handitzeko eta belaunaldi ezberdinen arteko bizikidetza etxebizitza sustatzeko asmoa ere iragarri dute.

"Gure lehentasuna behar gehien duten durangarren bizitzak hobetzea da, adibidez, mendekotasuna duten herritarrentzako zerbitzuak indartuz, gazteen osasun mentala zainduz edota bakarrik bizi diren adinekoei lagunduz", azaldu du Ima Garrastatxu hautagaiak. Horri begira Bakardadearen Aurkako Plan bat egingo dutela iragarri du. Hartu gura dituzten beste neurrien artean honako hauek daude: zainketen diagnostikoa egitea, zaintzaileen zaintzaz arduratzea, hautatu bako bakardadeari aurre egiteko plana egitea, belaunaldien arteko bizikidetza etxebizitzak sustatzea, zaintzara bideratutako udal zerbitzuak sorteza eta zainketa komunitate bat ehuntzea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!