Zeintzuk dira Durangok herri lez dituen erronkak?
Durangoko bizilagunen erronkak honako hauek dira: pertsona adinekoen bizi kalitatea hobetzea, durangar guztiek etxebizitza eta enplegua izatea, osasun arreta hobetzea, zerga-karga murriztea, delinkuentzia desagerraraztea, trafikoa beste modu batera kudeatzea, AP-8ko bidesaria kentzea, eta AVEa AHTarekin konektatzea.
Zein lehentasun planteatzen duzue?
1. Pertsona adinekoentzat: pentsio baxuetarako laguntzak eta alargunentzako laguntzak –hilean 50 eurokoak–, etxeko hornidura eta gastuetarako, eta argia, ura, gasa, komunitateko gastuak… ordaintzeko. Astarloako adinekoen zentroa birmoldatzea eta handitzea, eta irisgarritasuna hobetzea igogailu berria ipinita.
Lokal berriak San Fauston, Mataderoan eta Tabiran.
2. Babeseko etxebizitzen sustapen berriak gutxienez 18 urtez erroldatutako gazteentzat, prezio merkeetan eta alokairu eskuragarrietan.
3. Denentzako enplegua: Komisionatu bat sortzea enplegua sortzen duten enpresak eta inbertsioak erakartzeko.
4. ZIU anbulantzia mediko bat (medikuarekin) eta bigarren anbulantzia bat Durangorako. Eskualdeko ospitale bat Durangon. Pediatra eta familiako mediku gehiago espezialitateen zentroan eta anbulatorioan. Airearen kalitatea hobetzeko plana (presazkoa).
5. 45 udaltzain izatetik 70 izatera pasatzea. Durangora Ertzaintzaren patruila bat eslei dezala eskatzea Eusko Jaurlaritzari. Inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarren Zornotzako zentroa behin betiko itxi dezala eskatzea Aldundiari. Segurtasuneko bideozaintzarako 50 kamera eta 24 orduko koordinazio eta kontrol zentro bat.
6. DuranGObus: udal autobusen zerbitzu berri bat sortuko dugu Durangon, Durangoko, Iurretako eta Abadiñoko auzo guztiak lotuko dituena.
7. Durango osoan trafikoa berregituratzea eta 2.000 aparkaleku berri sortzea.
8. Udalarekin eta Espainiako Gobernuarekin elkarlanean, AHT-AVEren geltoki-geraleku bat bultzatuko dugu Durangon.
9. AP-8an edozein bidesari kentzea eskatuko dugu.
Zein sentsaziogaz aurkezten zara?
Niretzat ukaezinak diren hiru helbururekin aurkezten naiz Durangoko Udalera:
1. PP Durangoko Udalera indarrez itzultzea.
2. Bilduren desgobernu hau ateratzea.
3. Durangarren bizimodua hobetzeko gobernatzea.