Udal eta foru hauteskundeak

"lusioz, energiaz eta indarrez beterik. Durangarren bizitzak hobetzeko lan egiteko gogo handia dut"

David Hernández Andrés 2023ko mai. 12a, 09:00

David Hernández Andrés Durangoko Elkarrekin Podemoseko alkategaia. 

Zeintzuk dira Durangok herri lez dituen erronkak?
Durango eraldaketa-fasean dago. Hainbat hamarkadatan zehar, EAJk eredu bat inposatu zuen Durangon, zeinetan zementua eta adreilua, enpresari gutxi batzuen interesak eta pribilegioak, pertsonen beharren aurretik jartzen zituen. Duela lau urte, herritarrek horri bukaera ematea erabaki zuten eta etapa berri bat zabaldu zen. Orain, eraldatze prozesuarekin jarraitzea da erronka, eraldaketa sakon bat egitea, zerbitzu publikoak indartzea, aldaketa klimatikoari aurre egiteko neurri eraginkorrak abian jartzea eta Durangori etorkizuneko proiektu bat ematea.

Zein lehentasun planteatzen duzue?
Bizitza duinak lortu nahi ditugu. Udalerri atsegin bat nahi dugu, iraunkorra, jasangarria, bertan bizi diren pertsonei bizitza errazteko pentsatua. Zerbitzu publikoen aldeko apustu sendoa egiten dugu arlo guztietan. Adibidez, hezkuntzan, bullying-aren aurkako plan baten aldeko apustua egiten dugu. Azpiegiturari dagokionez, Zabalarrak urteak daramatza sukalde baten zain. Eta baita Landakon ere haurreskola publiko bat eraiki nahi dugu. Egiten dugun beste apustu bat arte eszenikoen eskola publiko bat sortzea da, dantza eta antzerkia bezalako arteetarako sarbidea demokratizatuz. Eta, jakina, udalerrian Osasun Publikoa indartzeko borrokan jarraituko dugu, eskualdeko ospitale bat lortzeko, anbulantzia medikalizatu bat izateko Durangon, lehen mailako arreta indartzeko, 24 orduko pediatria ezartzeko eta osasun mentalari merezi duen arreta emateko. Podemosek, Ezker Anitzak eta Alianza Verdek osatutako koalizioak egitura sendoa duenez, horrek aukera ematen digu eskaera horiek beste erakunde batzuei helarazteko, hala nola Eusko Legebiltzarrari eta Bizkaiko Batzar Nagusiei, eta, horrela, kontuan hartzeko eta gauzatu ahal izateko aukera handiagoa izateko. 

Zer sentsaziogaz aurkezten zara?
lusioz, energiaz eta indarrez beterik. Durangarren bizitzak hobetzeko lan egiteko gogo handia dut. Horrek mugiarazten gaitu eta ematen digu indarra bai niri bai nire taldeari. Erronka berriei aurre egiteko eta gogor lan egiteko prest gaude. Uste dugu oso proposamen onak, eraldatzaileak eta ausartak ditugula, Durangori etorkizuneko proiektu bat emateari bideratuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!