Udal eta foru hauteskundeak

"Durango aukeraz beterik dago, potentzial handia du. Durango berriro eskualdeko erreferentzia izatea nahi dugu"

Jorge Varela Dorrio 2023ko mai. 12a, 09:00

Jorge Varela Dorrio Durangoko Herriaren Eskubidearen alkategaia. 

Zeintzuk dira Durangok udalerri lez dituen erronkak?
Durango aukeraz beterik dago, potentzial handia du. Durango berriro eskualdeko erreferentzia izatea nahi dugu. Inoiz ez dira hainbeste gauza egin legegintzaldi bakar batean, eta lanean jarraitu nahi dugu 40 urtez jasan dugun abandonuari buelta emateko.

Zer lehentasun planteatzen dituzu?
Asko dira landu nahi ditugun gaiak.

500 etxebizitza sozial berri sortu nahi ditugu adinekoentzat, gazteentzat, guraso bakarreko familientzat edo dibortziatu berrientzat, iraupen luzeko langabeentzat, eta abar.

Osasun zerbitzuak hobetu: osasun mentaleko bonuak pertsona guztiei zabalduko dizkiegu. Lehen mailako arreta, pediatria, larrialdiak, anbulantzia medikalizatua, sendagaiak eta eskualderako ospitale bat Eusko Jaurlaritzak Tabiran dituen lurretan (garai bateko Fundifés).

Adinekoentzako zentro berri bat egin nahi dugu, gazteekin espazioa eta jarduerak partekatzeko. Haur-parkeak ere estaliko ditugu.

Gimnasioa, jarduera gidatuak eta bidegorri sarea handitu eta Durango Kirolaken instalazioak hobetuko ditugu.

Tokiko merkataritzarekin ere lanean jarraituko dugu, Eguzkitzako industrialdearen garapenarekin enplegua sortzeko.

Zein sentsaziogaz aurkezten zara?
Herriaren Eskubidean pozik gaude gobernu planaren %90 egin dugula edo martxan dagoela esan dezakegulako. Gure ondarearen zati bat berreskuratu dugu, Durangoko nortasuna adierazten duen ondarea: Andra Mariko elizpea, Ezkurdiko frontoia eta Madalena plaza. Oso baloratuak izan diren zerbitzuak ipini ditugu martxan: Taxilaguna eta osasun mentalerako bonuak. Azken hauek gazteentzat soilik ez daitezela izan nahiko genuke eta, horretarako, nagusiagoentzat ere zabalduko ditugu. Eta gure auzoen garrantzia ere berreskuratu izan dugu, jaiak hurbilduz eta auzokideen arteko bizitza berreskuratzeko lan eginez.

San Faustoko, Tabirako, Madalenako eta San Rokeko jendea gara, eta Durangon gertatzen dena Durangon erabakitzea defendatzen dugu. Pertsonak erdigunean jarriz. Eta hori nabaritu da gobernatu dugun 4 urteetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!