Udal eta foru hauteskundeak

Herriaren Eskubideak ekitaldia egingo du egoitza berria zabaldu eta hautagaiak aurkezteko

Anboto 2023ko mai. 5a, 13:00

Maiatzaren 11n, eguenean, egingo dute ekitaldia, arratsaldeko 18:00etan. Egoitza Andra Mari kaleko 15. atarian zabalduko dute.

Hauteskunde zerrenda osatzen duten hautagaiak aurkezteaz gainera, lokal berria inauguratuko dute. Jorge Varela zerrendaburuak azpimarratu du "auzoko elkarteekin eta eskubide sozialen aldeko mugimenduarekin zerikusia duten pertsonekin" osaturiko zerrenda osatu dutela. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!