Udal eta foru hauteskundeak

Durangoko EAJk familia ugarientzako hobariak berreskuratu eta merkatarientzako zergak murriztu gura ditu

Anboto 2023ko mai. 4a, 13:37

Josune Escota eta Mireia Elkoroiribe zinegotziak Hirukide elkarteko kideekin batu dira.

Durangoko EAJko kideak Hirukide Euskadiko Familia Ugarien Elkarteen Federazioarekin batu dira, "familia ugariei hobariak berreskuratzeko asmoz". Elkoroiribek azaldu du "une demografiko zailean" gaudela, eta "jaiotza tasa sustatzeko neurriak" hartu behar direla. EAJren proposamena da %10 eta %90 arteko hobariak eskaintzea, estandarizatutako familia errentaren arabera. 

Horrez gainera, udal zerbitzuen tasetan eta prezio publikoetan (zabor bilketa, Musika Eskola, Durango Kirolak) beste hobari batzuk ezartzeko nahia agertu dute.

Merkataritzan zergak murriztu

EAJk azaldu du gobernu taldeak Ordenantza Fiskalak moldatu zituela 2020an, "igoera desproportzionala" eginda. Hori dela eta, EAJk "merkataritzari ezartzen zaion "karga fiskala murriztu" gura du "Durango biziberritzen laguntzeko". 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!