Udal eta foru hauteskundeak

Durangoko EH Bilduk "herritar guztien ongizatea bermatzeko" zortzi konpromiso aurkeztu ditu

Anboto 2023ko mai. 4a, 12:50

"Udaletxeko lau hormetatik garago lan egiteko, auzoen papera indartzen jarraitzeko, Durango gozagarriago bat bihurtzeko eta zerbitzu sozialak indartzeko apustua" egin gura dute.

Honako hauek dira Ima Garrastatxu buru duen zerrendak aurkeztutako "zortzi konpromisoak". 

  1. Herriarekin gobernatzea. Herritarren txartela eta Ataria ipini gura dituzte martxan, besteak beste.
  2. Durango "berreskuratu" gura dute herritarrentzat. Ezkurdiko frontoia edo Andra Mariko elizpea berritzeko lanekin egin bezala, ondarea berreskuratzen jarraitu gura dute.
  3. Auzoetako bizimodua indartu gura dute jaiak, jolas egunak eta elkarteentzako espazioak eskainita.
  4. "Herri aktibo eta gozagarria" aldarrikatu dute, kultur eskaintza eta tokiko merkataritzaren aldeko apustua eginda. 
  5. Eskubide sozialak defendatzeko asmoa agertu dute, adibidez, etxebizitza eskuragarria eta alokairu soziala sutatuta. Zerbitzu publikoak indartu eta zaintzaren diagnostikoa egin gura dute.
  6. Aurreiritziak albo batera utzita herritarren arteko elkar ezagutza sustatu gura dute indarkeriarik eta diskriminaziorik gabe.
  7. Energia berriztagarriak sustatu gura dituzte. Baita mugikortasun jasangarria ere.
  8. Herri feminista eta berdintasunaren aldekoa landu gura dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!