Durangoko EAJk motorrak berotuko ditu maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira. Zapatuan ekitaldi politikoa egingo dute Ezkurdin. 11:00etan izango da. Eta bertan izango da Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidentea, Mireia Elkoroiribe alkategaiarekin eta gainerako hautagaiekin batera. EAJk azaldu du hautagaitza eta proposamen politikoaren ardatz nagusiak aurkeztuko dituela. Gaitasun Handiko Osasun Zentroari buruzko eta Ekogarapen Guneari buruzko azalpenak emango dituzte besteak beste. Ekitaldiaren bukaeran Lander Luque musika jartzailea egongo da.