Durango EH Bilduren esanetan "zerrenda anitza" osatu dute, "durangarren ongizatearen alde lan egiteko gaitasuna eta prestutasuna duena". Koalizioak "hauteskundeak irabazteko helburua" dauka, Ima Garrastatxu egungo alkatea, zerrendaburu dela. EH Bilduren iritziz, legegintzaldi honek "aurreko kudeaketa ereduaren aurrean herritarrei entzuten eta ahotsa ematen dakien alternatiba bat" dagoela erakutsi du.
Koalizioak iragarri du hauteskunde zerrenda osatuko duten 23 kideak aurkeztuko dituztela ekitaldian. Aurkezpena 19:00etan izango da Ezkurdin.