Koalizio moreak Eusko Legebiltzarrean anbulantzia bat jartzea eskatu zuen eta ohar bidez azaldu dutenez, Jaurlaritzako Osasun Sailak Elkarrekin Podemos-IUri eranrzun dio ez dutela asmorik Durangaldean anbulantzia medikalizatu bat ezartzeko. “Ez ditugu ulertzen Jaurlaritzatik ditugun etenbeko kontraesanak” adierazi du Elkarrekin Podemos- IU- Alianza Verde koalizioko bozeramaileak.
“Eman dizkiguten datuek ez ditugute konbentzitzen. Hurbilen dagoen anbulantzia medikalizatua Gernikan dago, eta bizitzak salbatu behar ditugunean ezin dugu distantIa hori onartu”, gaineratu du.