Jorge Varela izango da Herriaren Eskubidea taldeko alkategaia

Anboto 2023ko mar. 17a, 14:42
Varela, aurrealdean, Julián Ríos alkateordeak lagunduta.

Varelak Julián Ríosen lekukoa hartuko du maiatzeko hauteskundeetan. "Ilusioz" heldu gura dio "erronkari".

Maiatzeko udal hauteskundeak direla eta, Herriaren Eskubideak jakinarazi du Jorge Varela izango dela talde politikoaren alkategaia. Varela Durangoko udalbatzako zinegotzi da 2015etik, eta Julián Ríosen lekua hartuko du alderdi politikoko buru gisa. "Herriaren Eskubidean, gainerako alderdietan ez bezala, Durangoko beharrak Durangon erabakitzen ditugu, ez Gasteizen ezta Madrilen ere", adierazi du. Hori dela eta, "hurbiltasunetik eta Durangoko pertsonen parte-hartzearekin" lan egin gura duela azaldu du. "Ilusioz" ekin gura dio "erronkari". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!