Ekitaldian Durango Erronka ezagutarazi dute, baita ere, herritarren proposamenak batzen dituen ekimena. "Pertsonengana hurbildu nahi dugu beti beren proposamenak jasotzeko. Oraingo honetan, parte hartu nahi dutenentzako lokal bat jarri nahi izan dugu, beren kezkak helaraz diezazkiguten. Eta erronka anonimo hau sortu dugu guztiek parte hartu ahal izan dezaten sigla batzuek baldintzatuta egon gabe. Iritzi guztiak interesatzen zaizkigu".
Herriaren Eskubidea 2015ean jaio zen Durangoko talde independente gisa, eta fronte zabal bat osatzeko asmoagaz. "Durangon gertatzen dena Durangon geratzen da". 2019ko udal hauteskundeetan lau zinegotzi lortu zituzten.