Gazte taldeagaz batera Julian Rios alkateordea eta Jessica Ruiz zinegotziak ere joan dira Guatemalara. "Garrantzitsua da belaunaldi gazteenak ere lankidetzan eta garapenean inplikatzea. Espero dugu bidaiak irauten duen astean ikusten eta ezagutzen dugun guztia partekatu, ikasi eta ulertu ahal izatea. Ziur gaude esperientzia ahaztezina izango dela gazte hauentzat", azaldu dute udal ordezkariek. Lehiaketaren bigarren edizioa izan da hau.