Herriaren Eskubideak Tabiran ospitale bat eraikitzea proposatu du

Anboto 2023ko ots. 4a, 08:59

Fundifes zenaren lurreran eraikitzea proposatu du, “Maristak proiektua” delakoa egin ostean libre geratuko lirateken lurretan. Alderdiaren arabera lur horiek kabetza publikokoak dira, Eusko Jaurlaritzak Sprilurren bidez erosi ostean. 

“Ospitale berriak durangarrok urte askoan eskatzen ditugun zerbitzuen hobekuntzak zentralizatzeko balioko luke”, azaldu du Herriaren Eskubideak ohar baten bidez. Horrez gainera, Eusko Jaurlaritzak isasun premiei buruzko txostena ez duela aurkeztu salatu du, “duela hiru urte egingo zuela agindu ostean”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!