Durangoko EAJk trenbidearen lurrak "lehenbailehen berreskuratzea" eskatu du

Anboto 2023ko ots. 3a, 13:41
Artxiboko irudia.

Durangoko EAJk Jaurlaitzagaz zuen jatorrizko akordioa berreskuratzeko eskatu dio udal gobernu taldeari. "Durangorentzat onuragarriena zen". Horrez gainera, herri galdeketa egin eta hiru urtera "denak geldirik" jarraitzen duela salatu du. 

"Espazio hori guztia egungo Barne Erreformako Plan Bereziaren bidetik berreskuratuz aurrera egiteko aukera azpimarratu nahi dugu, trenbide-trazadura bide berde bihurtzetik hasita. Aukera bikaina da etorkizuneko Durangoren garapenaren oinarriak ezartzeko. Bertan, EAJk proposatzen duen Osasun Zentroa-Ospitalea dago eta gure esku dagoen guztia egingo dugu errealitate bat izan dadin", azaldu du Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzaleak ohar baten bidez.

EAJren arabera, trazaduaren berreskuratze proiektua 2014an diseinatu zuen garai hartan EAJk gobernatzen zuen Durangoko Udalak, eta "EH Bilduk eta Herriaren Eskubidea-Podemosek bi  prozesu judizialen bidez geldiarazi zutela gogoratu du. "Plan hori Bigarren Hezkuntzako 174 ikasleren parte hartzearein egin zen, eta herri txiki eta ertainen irakurkortasunerako Conama sarietan parte hartu zuen. Trenbidearen trazadura korridore berde bat sortuz berreskuratuko litzateke, espazio publikoen balioa azpimarratuz. Oinezkoentzako pasealeku bat, eta bizikletentzako beste bat, landaredia, zuhaitz, berdegune eta urmaelekin lagunduta". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!