Berbaro Elkarteak joan zen barikuan antolatutako lehiaketan 18 hirukotek hartu zuten parte, eta giro bikaina egon zen Plateruenean, bi aurkezle paregabek gidatuta.
Kultura, musika, geografia, Durangaldea, pertsona famatuak... hainbat gairi buruzko galderak erantzun behar izan zituzten parte-hartzaileek, eta baita paperezko hegazkina jaurtitzeko proba berezi bat egin ere. Hiru talde heldu ziren finalera, eta 'Kafezaleak' hirukotea izan zen puntu gehien batu zituena. Irabazleek Errigorako otzara etxera eraman zuten.