Topaldia otsailaren 4an egingo dute, zapatuan, Durangoko Plateruenean. Goizeko eta arratsaldeko egitaraua antolatu dute. Antolatzaileen berbetan, iritzi trukeek garrantzia berezia izango dute, gogoeta egitera bultzatu gura ditute eta bertaratzen diren guztiak. Hori dela eta, euskara elkarteetako kide diren herritarrak deitu dituzte inprimaki hau bete eta Topaldian parte hartzera. Izena emateko epea urtarrilaren 31n iraungiko da.