Durangoko Jesuitak ikastetxean 12. Orientazio Azoka egingo dute eguenean eta barikuan

Anboto 2022ko abe. 14a, 15:23
Aitziber Bastegieta Batxilergoko koordinatzailea, Alfredo Sarriugarte Jesuitak ikastetxeko zuzendaria eta Moises Urien DBH eta Batxillergoko koordinatzaile pedagogikoa gaurko prentsaurrekoan.

Zortzi unibertsitateko ordezkariak Jesuitak ikastetxean egongo dira bihar, 15:30etik 18:30era. Ikastetxeko nahiz ikastetxez kanpoko ikasle, familia eta hezitzaileei zabalik dagoen ekimena da.

Bihar eta etzi 12. aldia egingo du Durangoko San Jose Jesuitak ikastetxeko Orientazio Azokak. Batxillergoa amaitu eta unibertsitaterako pausoa eman gura dutenei, hautua ahalik ondoen egiteko baliabideak eskaintzea da azokaren helburua.

Azokako ekimen batzuk irekiak dira. Ikastetxez kanpoko ikasle, familia eta hezitzaileek ere parte hartu dezakete. Esaterako, unibertsitateetako informazio puntuetara bisita. Zortzi unibertsitateko ordezkariak etorriko dira. Bakoitzak bere standa izango du Arrupe aretoan. Honako hauek dira: Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Universidad de San Jorge, Merkataritza Ganbara, Universidad EUNEIZ, Unibersidad de Gimbernat eta Universidad Europea de Madrid. "Gure ikasleen interesetatik hurbil dauden unibertsitateak gonbidatzen saiatzen gara", azaldu du Jesuitak ikastetxeko Moises Urienek ekimenaren aurkezpenean.

Saio informatiboak ere irekiak dira. Nafarroako Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko kideek eskainiko dituzte bihar arratsaldean zehar.

Beste ekimen batzuk ikastetxeko ikasleei bideratuta daude. Esaterako, bihar, 10:00etatik 12:00etara, egongo diren zortzi tailerrak, edo eta barikuan ikastetxeko ikasle ohiekin egingo den mahai-ingurua.

ABENDUAK 15 - SAIO IREKIAK

Saioa informatiboak:

  • 15:30 Nafarroako Unibertsitatea.
  • 16:30 Deustuko Unibertsitatea.
  • 17:30 Mondragon Unibertsitatea.

Informazio puntuak (15:30-18:30):

  • Deustuko Unibertsitatea.
  • Nafarroako Unibertsitatea.
  • Mondragon Unibertsitatea.
  • Universidad de San Jorge.
  • Merkataritza Ganbara.
  • Universidad EUNEIZ.
  • Universidad de Gimbernat.
  • Universidad Europea de Madrid.

ABENDUAK 15 - IKASTETXEKO IKASLEENTZAKO SAIOAK

Jakintza arlo desberdinen tailerrak (10:00-12:00):

  • Finantzak. Deustuko Unibertsitatea.
  • Industria munduaren nondik norakoak. Ormazabal Distribución Primaria enpresa.
  • Trabaja tus fortalezas. Todo lo que debes saber para escoger estudios y universidad. Universidad de San Jorge.
  • Ikastetxeek dituzten erronka konplexuei aurre egin diezaiogun. Mondragon Unibertsitatea.
  • Divulgación Científica + orientación en la rama biosanitaria. Nafarroako Unibertsitatea.
  • Sobrevivir a 2. de bachillerato. Control de la ansiedad antes los examenes. Universidad Europea de Madrid.
  • Fisioterapia tailerra. Gasteizko Euneiz unibertsitatea.

Ezagutu bizi hitzaldia (12:15-13:30): Asier Albisu, ikastetxeko gurasoa eta Microsoft manager.

ABENDUAK 16 - IKASTETXEKO IKASLEENTZAKO SAIOA

Ikasle ohien mahai-ingurua (12:00-13:30). Arrupe aretoan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!