Ahotseneako dezibelioak isilduta, euskarazko berriketaldiez beteko da Plateruena. Durangaldeko Berbalagunek Mintzodromoa egingo du bertan. Ekitaldia eguazten honetan izango da, hilaren 14an, eta txanda bi egongo dira. Goizekoa 10:00etatik 12:00etara izango da. Arratsaldekoa, berriz, 18:00etatik 20:00etara. Antolatzaileek iragarri dutenez, goizeko txandan Durangoko ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute. Gutxi gorabehera 100 bat nerabek parte hartzea aurreikusi dute. Horrez gainera, euskaltegietako kideak ere bertaratuko dira. Edozelan ere, eskualdeko edozein kidek parte hartu dezake Mintzodromoan. Izena emateko aukera zabalik dago. Gura duenak 639400786 whatsapp zenbakian eman dezake izena.