Sarek manifestazioa egingo du Durangon, hirugarren graduei aplikatzen zaien "blokeoa" salatzeko

Anboto 2022ko abe. 6a, 10:00

Mobilizazioa abenduaren 10ean izango da. Manifestazio burua 17:30etan irtengo da Landakotik.

Sarek euskal presoei aplikatzen zaien espetxe politikaren balantzea egin du. Elkartearen arabera, 110 euskal preso "hirugarren gradua eskatzeko moduan daude", kondenaren erdia baino gehiago beteta dutelako. Baina eskubide hori "oztopatzen" ibiltzea leporatu diote fiskaltzari. Elkarteak dioenez, orain arte 32 izan dira hirugarren gradura aldatu dituzten euskal presoak, baina horietako bederatziri "erregresioa" aplikatu zaiela salatu du. Are gehiago, Sareren berbetan, "gaur egun 14 dira espetxera bueltatzeko arriskuan" dauden euskal presoak. Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak ipinitako errekurtsoak egin dituzte egoera horien erantzule. Hori dela eta, Sarek manifestazioa egingo du Durangon, abenduaren 10ean Etxerako bidean oztoporik ez, Gradu erregresiorik ez lemapean. Mobilizazioak 17:30etan irtengo du Landakotik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!