Udal eta foru hauteskundeak

Ima Garrastatxu izango da Durangoko EH Bilduren alkategaia

Anboto 2022ko abe. 5a, 09:24

Argazkia: EH Bildu.

Garrastatxuk zerrendaburu postua errepikatuko du, "orain dela lau urte Durangon hasitako aldaketa politikoa sendotzeko helburuarekin". 

Durangoko Euskal Herria Bildu koalizioak jakinarazi duenez, Ima Garrastatxu, Durangoko gaur egungo alkatea izango da maiatzerako udal hauteskundeetako zerrendaburua. Koalizioak eta Garrastatxuk halantxik jakinarazi zuten joan zen barikuan San Agustin Kulturgunean egindako ekitaldian. Garrastatxuk adierazi du lan "asko" egin arren, "oraindik ere proiektu asko" dituztela "durangarren bizitza hobetzeko". "Azken lau urteetan inflexio puntu bat sortu dugu Durangon. 40 urteko gobernu neoliberalen aurrean alternatiba sendo bat dagoela erakutsi dugu, gauzak beste modu batera egiten dakiena", azaldu du. "Heldu ginenean norabide aldaketa bat eman nahi izan genion transatlantiko honi, baina ez da erraza. Horregatik diotsuet beste lau urte behar ditugula benetako aldaketa egonkortzeko", gaineratu du. 

Ima Garrastatxu Urbaneja 1963an jaio zen Trapagaranen. Kazetaria da ofizioz, nahiz eta azken hamarkadetan Bizkaiko Foru Aldundian egin duen lan administrari. 2019ko udal hauteskundeez geroztik Durangoko alkatea da, Euskal Herria Bilduk eta Herriaren Eskubideak lorturiko gobernazio itunari eskerrak.  

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!