Pantailak Euskaraz mugimendua ikus-entzunezkoen mundu pantaila-anitzean euskarak duen presentzia eskasarekin arduraturik dauden hainbat herri ekimen eta eragilek sortutako mugimendua da. Indarrak batuz, egoera irauli eta euskarazko etorkizun bat lortzea dute helburu. Ildo horretatik, mugimenduaren nondik norakoetan gehiago sakontzeko, Euskal Herrian Euskarazek Pantailak euskaraz: Ezinbesteko erronka izeneko hitzaldia eskainiko du bihar (abenduak 1) 18:30ean, Ibaizabal ikastolan.