Zabalarrako ereserkia Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek egin eta grabatu dute

Anboto 2022ko aza. 28a, 10:25

Durango Zabalarra eskolan ereserkia sortu dute euskara eta Zabalarra eskola bera bultzatzeko.

“Nortasuna duen eskola gara eta gehiago batuko gaituen abestia gura genuen”, adierazi dute Zabalarra eskolako IGEko euskara batzordeko kideek. Abestia Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek egin eta abestu dute. Abestiaren sorkuntzan Joseba Sarrionandia eta Xabier Zabala ere izan dira. “Eurekin lan egitea oso erraza eta motibagarria izan da”, gaineratu dute Zabalarra eskolakoek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!