Durangoko EAJ: "Pandemian igo ondoren tasak eta zergak izoztea demagogia hutsa da"

Anboto 2022ko aza. 25a, 16:01
Artxiboko irudia

Udal zergen eta tasen inguruko oharra kaleratu du Durangoko EAJk. 

Durangoko EAJk "demagogia" gisa definitzen du Durangon tasak eta zergak izoztuko direla dioen titularra. "Komeni da gogoratzea 2020an, pandemia betean, gobernu-taldeak zergak modu orokorrean igon zituela, horrek herritarrentzat saltokientzat eta enpresentzat suposatu zuen esfortzuarekin", azaldu du Mireia Elkoroiribe bozermaile jeltzaleak. 

Talde jeltzaleak gogoratu du pandemian izandako igoeraren ostean, EH Bildu eta Herriaren Eskubidea-Podemos pozik agertu zirela zergak izozteagatik. "Baina egia esan horrekin aurreko urteko igoera finkatzen zuten, aurreko urtean baino 800.000 euro gehiago bildu baiziren. 2020an igoeraren justifikazioa izan zen Udalkutxaren diru-bilketa jaitsi egin zela, baina hurrengo urteetan erakunde horrek diru-bilketa nabarmen igo zen, eta Durangon ez dira berreskuratu pandemia aurreko tasak eta zergak", azaldu du Elkoroiribek. 

Hori horrela,  hau "marketin politikoko kanpaina berri bat" dela esan du bozermaile jeltzaleak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!