Correoseko eraikinean kultur etxea eraikitzeko 1,5 milioi euroko diru partida adostu du EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin

Anboto 2022ko aza. 23a, 13:31

Hego Euskal Herriko hainbat herritarako partidak adostu ditu EH Bilduk aurrekontuetan, trantsizio ekologikoan, kulturan, zaintzan, kirolean eta tren azpiegituretan inbertsioak txertatuta.

EH Bilduk bere webgunean azaldu duenez,  1,5 milioi euroko diru atala adostu dute Correoseko eraikin zaharrean kultur etxea eraikitzeko. Azpiegitura hori ekintza artistikoetarako eta gazteen ekintzetarako bideratuko dutela azaldu dute.

Oharrean adierazi dutenez, "Hego Euskal Herriko lau herrialdetarako partidak lortu ditu EH Bilduk aurrekontuetan, trantsizio ekologikoan, kulturan, zaintzan, kirolean eta tren azpiegituretan inbertsioak txertatuta. Guztira 480.466.000 milioi euro inbertituko dituzte Hego Euskal Herriko hainbat herritan. "Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako udalerri eta hirientzat "lehentasunezkoak diren proiektuak" biltzen ditu akordioak. "Guztiak herritarrek hainbat hamarkadatan eskatutakoak dira", azaldu du EH Bilduk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!