Euskaraldia

Euskaraldia urriaren 27an aurkeztuko dute Durangon

Anboto 2022ko urr. 20a, 13:32

Badator Euskaraldia, euskararen aldeko ekimena. Badator Euskaraldiaren hirugarren edizioa. Aurtengo edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da.  'Hitzez ekiteko garaia' lelopean egingo duten edizioa urriaren 27an aurkeztuko dute Durangon.

Aurkezpenaz gainera, lokalaren inaugurazioa ere egingo dute. Ekitaldia lokalean bertan izango da, 20:00etan, Zumalakarregi kalea 2, Ezkurdin. Antolatzaileek adierazi dutenez, egueneko ekitaldian aurkezpena, musika eta luntxa egongo dira. Bertan, durangarrei aurtengo edizioko nobedadeak aurkeztu, lokalaren funtzioak azaldu eta beste hainbat konturen berri emango diete. Hori horrela, aurkezpenera joateko eta Euskaraldiagaz bat egiteko deia egin diete herritarrei: "Durangar guztiak zaudete gonbidatuta!".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!