Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia izango da maiatzeko udal hauteskundeetan Durangoko EAJko alkategaia. "Erronka honi inoiz baino indar eta ilusio handiagorekin aurre egiten diot udal gobernua berreskuratzeko. Egunero gogor lan egingo dut, talde osoarekin batera, hauteskundeak berriro irabazteko eta EAJk alkatetza berreskuratzeko. Gure helburua argia da, hurbiltasunetik eta entzute aktibotik gobernatzea, Durango bizitzeko leku hobea izan dadin", azaldu du Elkoroiribek,.
Gaur egun Elkoroiribe Durangaldeko Mankomunitateko lehendakaria da, eta lehenago, osasun sailburuaren kabineteko zuzendaria izan zen, baita Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kanpo Harremanetarako aholkularia ere. Eusko Jaurlaritzako Garraio zuzendaria ere izan zen. 2007 eta 2009 urteen artean.