Aurten, bizikletak muntatzeko, konpontzeko eta mantentzeko espezializazio berria atera dute ikastetxean eta gaurko ariketa nobedade horri lotutakoa izan da. Ikasleek propultsio berdeko garraiobide hegalari bat sortu behar izan dute material gutxi batzuekin. Ondoren, sormen lanak ikastetxe barruko patioan erakutsi dituzte eta euren funtzionamendua probatu dute.
Bizikleten inguruko espezializazio berriaren helburu bat "garraio garbi eta osasungarrien mugikortasunean eta Durangoko etorkizun hurbilaren jasangarritasunean aktiboki" parte hartzea dela adierazi dute ikastetxeko kideek.