Durangoko San Roke ermitaren inguruan jaiak ospatuko dituzte datorren martitzenean

Anboto 2022ko abu. 12a, 10:50
Durangoko San Roke ermita.
Musika, pintxo jana eta Durangaldean dauden ume sahararrekin egindako bazkaria dira abuztuaren 16ko jai eguneko ekitaldi batzuk.

Herria Auzo Elkartearen eta Durangoko Udalaren artean antolatuko dute martitzeneko jaieguna. Hona egitarau osoa:

ABUZTUAK 16 - MARTITZENA

  • 10: 00 Kalejira eta txapligoak.
  • 12:00 Auzoko hildakoen omenez mesa San Roke ermitan.
  • 12:30 Txapligoak, trikitixa eta musika jai giroan.
  • 12:30 Tortilla eta txorizo jana San Roke ermitan.
  • 14:00 Durangaldeko ume sahararrekin bazkaria.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!