Itziar Alberdi Euskal Herriko espetxe batera lekualdatuko dutela iragarri dute

Anboto 2022ko abu. 2a, 14:39

Espainiako espetxe erakundeek hamabi euskal preso Euskal Herriko kartzeletara mugituko dituztela azaldu dute, tartean, Itziar Alberdi preso durangarra.

Itziar Alberdi Logroñoko kartzelatik lekualdatuko dute. Hauek dira Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko kartzeletara mugituko dituzten beste presoak: Mikel Xabier Aiensa, Juan Carlos Besance, Zigor Bravo, Aitor Garcia, Iurgi Garitagoitia, Juan Jesus Narvaez, Alicia Sáez de la Cuesta, Diego Ugarte, Angel Telleria, Iñigo Vallejo eta Manex Zubiaga.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!