HAPOaren erakusketa luzatzea eskatu du Durangoko EAJk

Anboto 2022ko uzt. 28a, 15:41
Artxiboko irudia

Irailaren 30era arte egongo da ikusgai Durangoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren erakusketa. EAJk epea luzatzeko egindako eskariari ezetz esan izana kritikatu du.

“Baldin eta benetan parte hartzearen alde egiten bada, uste dugu abuztuan herritar gehienak oporretan daudela eta ez dela une egokia dokumentu garrantzitsu horri ekarpenak aurkezteko”, azaldu du Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzaleak ohar baten bidez. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek osatzen dute udal gobernu taldearen “gardentasun eza” kritikatu dute ohar berean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!