Gorka Palacios Euskal Herriko espetxe batera lekualdatuko dutela iragarri dute

Anboto 2022ko uzt. 21a, 15:23

Espainiako Espetxe Erakundeek hamaika euskal preso Euskal Herriratuko dituela iragarri du, tartean, Gorka Palacios preso durangarra. 

Eusko Jaurlaritzak erabakiko du zein espetxetara lekualdatuko duten Palacios; Basaurira (Bizkaia), Martutenera (Donostia) edo Zaballara (Araba) mugituko dute. Ibai Ayensa, Jose Lorenzo Ayestaran, Ainhoa Garcia, Eneko Gogeaskoetxea, Juan Carlos Iglesias, Francisco Javier Makazaga, Ainhoa Mugika, Juan Antonio Olarra, Juan Ramon Carasatorre eta Luis Mariñelarena dira Palaciosegaz batera Euskal Herriko espetxeetara ekarriko dituzten presoak. 

Gorka Palacios 2003ko abenduan atxilotu zuten Frantzian; 2018an espainiaratu zuten. Hainbat urtez Murtzia II espetxean egon ostean, Estremerako (Madril) kartzelan egon da azken hileetan.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!