Euskaraldiaren mezua zabaldu guran, igerilekuetako horma margotu dute Durangon. Beroari aurre eginez, atzo iluntzean pintura poteak hartu eta lanari ekin zioten. "Murala margotu dugu udan bagaude ere udazkenean hitzez ekiteko garaia datorrela presente edukitzeko", azaldu du Euskaraldiko Durangoko batzordeko kideek.