Txirrindulari bat zauritu da Neberondon

Anboto 2022ko uzt. 9a, 17:10

@BomberosIurreta

57 urteko gizonezkoak min hartu du sorbaldan. Ospitalera eraman dute.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizeko 9:30ak aldera txirrindulari bat zauritu da Neberondoko baso-pista batean. Txirrindulariak sorbaldan hartu du min, larrialdi zerbitzuei deitu die, eta bere kabuz jaitsi da asfaltaturiko pista batera. Bertan anbulantzia bat izan du zain. Galdakaoko ospitalera eraman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!